laguntza - Tribunal Administrativo de Navarra

Ayuda. Buscador por texto libre

Testu librearen arabera bilatu

Laguntza

Testu-kate bat sartu behar da ebazpenen eduki osoan bilatzeko; gaia aukera daiteke bilaketa mugatzeko.

Bilaketa zehatza egiteko, komatxo bikoitzen artean jarri behar da testu-katea; bestela, hitzaren edo hitzen antzekotasunaren arabera bilatuko da.

Adibidez, “segurtasun juridikoa” hitzen segida duten ebazpenak aurkitzeko, "segurtasun juridikoa" (komatxo bikoitzak barne) testu-katea sartu behar da. Komatxo bikoitzak erabiltzen ez badira, “segurtasun” hitza edo “juridikoa” hitza duten ebazpenak bilatuko dira.

Sartutako testu-katearekin bat datozen erreferentziak dituzten ebazpen guztiak bilatuko dira; gai bat aukeratu bada, gai horretako ebazpenetara mugatuko da bilaketa.

Emaitzak hainbat orrialdetan agertzen dira (10 ebazpen orriko), eta beheko parteko aukeren bidez nabigatzen ahal da horien artean.

Ebazpen bakoitzaren datu orokorrak erakusten dira, eta gainerako informazioa taldekatzen da ezaugarrien arabera. Gainera, ebazpenaren dokumentu osoa PDF formatuan (Portable Document Format) deskarga daiteke.